Albisteak

 

Maiatzaren lehen asteburuan, auzolan saioa egin dute ortu publikoko partzelen erabiltzaileak. Hamazazpi partzelatako lurra mugitu eta landatzeko moduan jarri zuten. Ortuetako partaideen artean lau lagun izendatu dituzte rotabatoraren erabiltzaile-arduradun, eta eurek pasako dute makina partzeletan.

Ortuetako partaideak, gainera, elkarte bat sortu nahi dute, estatutu eta guzti, euron artean antolatu eta dituzten baliabideak ahal denik ondoen erabili eta administratzeko.