Albisteak

 

Lehengo eguaztenean, apirilak 2, ESPORAko teknikariak etorri ziren Markina-Xemeinera, herrian konposta egiteko gune bien jarraipena egitera. Teknikarien esanetan, gauzak ondo ei doaz. Orain arte ezin zen okela eta arrain hondakinik bota, baina hemendik aurrera ahal izango da, 4 zenbakikoan izan ezik, oraindik tenperatura ondo hartu barik daukalako. Izan ere, horixe izan da martxan jartzen azkena.

Konposta egiteko gune bietan kartel bat ipini da aditzera ematean EZIN DELA EZELAKO POLTSARIK BOTA konposta egiteko edukiontzietara, ezta biodegradagarriak edo konpostagarriak badira ere.

Jaitsi prentsa oharra (PDF 101KB)