Albisteak

 
Ingurumeneko udal informazio batzordeak deialdia egin du datorren martitzenean, irailak 10, iluntzeko 19:00etan, Udaletxea,n gaikako hondakin-bilketaren gaia eztabaidatzeko egingo den batzar irekirako. Batzordekideei ez ezik, herriko kultur eta kirol elkarteei, bertako merkatari elkarteari eta herriko eskola eta ikastetxeei ere bidali zaie deialdia eta, halaber, herriko familia guztiei ere, postontziz-postontzi banatutako ohar baten bidez. Helburua, hauxe: egun mahai gainean dauden eta egon daitezkeen adibide eta esperientzia ezberdinak aztertu eta eztabaidatzea.