Albisteak

 

Oraingo domeka (ekainak 9) goizean, Markina-Xemeingo Esku Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira frontoi txikian.

Gainera, egun bi lehenago, barikuan (ekainak 7), iluntzeko 19:00etan, Bizkaiko Herriarteko Esku Pilota Txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatuko dira bertoko pilotaleku nagusian, Markina-Xemeingo eta Arrankudiagako ekipoen artean.

Eta domekara bueltatuz (ekainaren 9ra), arratsaldeko 18:00etan, Markina-Xemeingo Esku Pelota Taldeak BERRIA txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Tolosan.