Albisteak

 
Markina-Xemein Garbia kanpainari atxiki zaizkion dendetan banatutako ontzien erabileraren gaineko balorazio erabat positiboa egin du Ingurumeneko udal informazio batzordeak. Izan ere, holako tupper edo ontziren bat gehien erabili duenak 11 biderrez erabili izan du eta, guztira, 232 biderrez erabili izan dira. Horrek esan nahi du, besteak beste, metro eta erdi plastiko gutxiago behar izan dela eta beste horrenbeste paper eta plastikozko poltsa. Hondakin gutxiago ekoiztu beharko denez, ingurunea hobeto zaintzen laguntzen dugu. Argazkian, ontziok gehien erabiltzeagatik kanpainako saria irabazi dutenak: Mari Tere Laka eta Marije Foruria.