Albisteak

 

Bere sasoian Markina-Xemeingo Udalak diru-laguntza eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiari, herrian aurreikusi eta uste barik egin behar izandako lan batzuk (euri jasek kaltetutako azpiegituren konponketak) finantzatzeko. 2013ko otsailaren 21ean eta 22an, Bizkaiko Foru Aldundiak hauexek diru-laguntzak onartu dizkio Udalari, ustekabekoen kargura:

* Lehendakaritza Sailaren 2013ko otsailaren 21eko Foru Aginduz, BFAk 10.355,36 euroko diru-laguntza onartu zion Udalari (honek aurkeztutako aurrekontuaren % 90), Barinaga auzoko Azkonabieta parajean 2013ko urtarrileko eta otsaileko euriteek hondatuta utzi zituzten bidea eta uraren instalazioak konpontzeko. Lanak eginda daude jada.

* Lehendakaritza Sailaren 2013ko otsailaren 22ko Foru Aginduz, BFAk 4.729,53 euroko diru-laguntza onartu zion Udalari (honek aurkeztutako aurrekontuaren % 90), Larruskain auzoan 2013ko urtarrileko bigarren asteko euriteek hondatuta utzi zuten lurrazpiko hodia garbitu eta konpontzeko. Lanak eginda daude jada.

* Lehendakaritza Sailaren 2013ko otsailaren 21eko Foru Aginduz, BFAk 1.254,53euroko diru-laguntza onartu zion Udalari (honek aurkeztutako aurrekontuaren % 90), Erlatx baserrirako sarbidean 2012ko abenduaren 5ean eta 6an jasandako euriteek hondatuta utzi zuten uraren pasoa konpontzeko eta lursaila egokitzeko. Lanak eginda daude jada.