Albisteak

 

Martxan da 2013ko Peru Abarka lehiaketa, euskal literatur produkzioan formatu berritzaileak sustatzea helburu duena, album formatua hain zuzen ere. Peru Abarka lehiaketaren bidez euskal idazle hasi berriak topatu nahi ditugu, formatu berri honetan argitaratzeko gogoa dutenak. Baina ez hori bakarrik, ilustraziogintzan aritu nahi dutenak ere literaturaren mundura erakarri nahi ditugu. Horrela, bi lehiaketa ditugu batean: narraziorik onena aukeratzeko lehiaketa, eta, aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratzekoa.

Idazleentzako oinarria jaitsi (PDF 75KB)

Informazio + www.peruabarka.com / www.facebook.com/peru.abarka.33