Albisteak

Lur-sailon kokapen planoa 

Markina-Xemeingo Udalak, herriko lur-sail batzuk ortu lez egokitu eta herritarren eskuetan ipini nahi ditu.

Holako esperientziak dozenaka daude martxan Euskal Herrian, eta Udal honek uste du gurean betetzen direla bete beharreko baldintzak esperientzia hau martxan jartzeko.

Zeintzuk erabili ahalko dituzte ortuok? Berton erroldatuta egon eta lur-sail propiorik ez dutenak.

Lehentasuna zeintzuk izango dute?

  • Beharrik gabe daudenentzat %50
  • Jubilatuentzat %25
  • Gainontzeko herritarrentzat %25

Norberak kontsumitzeko ortuariak baino ezingo dira sartu edo erein. Horregatik, galazota egongo da bertatik ataratako produktuak saltzea. Ortuok erabiltzeko epea 5 urtekoa izango da.

Ekimena martxan ipini orduko, zenbat herritar interesatuta dagoen jakin gura du Udalak. Horretarako, hilabeteko epea emango da nahi duenak izena emon dezan udal bulegoetan, azaroaren 1etik 30era bitartean. Izena emateko orria udaletxeko harrera-lekuan bertan har daiteke, edo Udalaren web orritik jaitsi eta udaletxean entregatu, beteta.

Udalak datorren urterako martxan ipini nahi luke proiektua, baina edozein kasutan udal aurrekontuaren eta egoera ekonomikoaren mende egongo dala aditzera emanda.

Jaitsi izena emateko inprimakia (PDF 75KB)