Albisteak

 

Martxoko osoko bilkura hilaren 15ean, eguenean, egingo da Udaletxeko Bilkura Aretoan, iluntzeko 20:00etan, honako gai-zerrenda honekin:

  1. Aurreko bilkuraren akta onartzea.
  2. Markina-Xemeingo hiri-antolamenduko plan orokorraren behin-behineko onespena.
  3. Ingurumeneko udal informazio-batzordeak aurkeztutako mozioa, Garoñako zentral nuklearrari buruz.
  4. Galdera-erantzunak.