Albisteak

 

2011ko azaroaren 10eko ohiko Osoko Bilkurak, hiri-lurzoruko bizitegi eremu finkatuetako merkataritzako lokalak etxebizitza bihurtzeko jardunak arautuko dituen udal ordenantza hasiera batez onartzea erabaki du. 2008ko abenduaren 31ra arte indarrean egon zen ordenantza bera da onartu dena, aldaketa bakar batekin: lagapen-portzentajearena, % 10 izatetik % 15 izatera pasa dena.

Horrenbestez, hilabeteko epea zabaltzen da, iragarki hau BAOn argitaratutakoan zenbatzen hasita, erreklamazioak zein -hala badagokio- iradokizunak aurkezteko. Epea igaro ezkero erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu gabe, ordenantza behin-betiko onartutzat emango da beste iragarki bat bidali beharrik gabe BAOra behin betiko onartu izanaren berri ematen.

 Jaitsi ordenantza (PDF 32KB)