Albisteak

Kotxeak Artibai kalean aparkatuta 

Markina-Xemeingo Udalak kanpaina bat ipini dau martxan, jendeari errespetu pixka bat eskatzen aparketako orduan. Espaloiak eta oinezko guneak ez dira aparkalekuak eta ezinduentzako gordetako lekuak horixe dira, ezinduentzako leku. Esan beharrik ez litzateke egon behar, alde zaharreko kaleetan ezin dela kotxeekin sartu, aparteko kasuetan edo larrialdietan izan ezik, eta noranzko seinaleak errespetatzeko dirala.

Kanpaina honekin, Udalak herritar guztien laguntza eskatu nahi du eta denok kontzientzia hartzea, guztion zeregina dala, azken batean, Markina-Xemein herri bizigarriagoa egitea.