Albisteak

 

Maiatzaren 15ean zabalduko da berriro Donejakue Bideko erromesentzako Markina-Xemeingo aterpetxea, 2007ko udaberrian inauguratu zena. Karmengo Komentuan dago, eta Frai Bartolometik du sarbidea. Instalazioa Kostaldeko edo Iparraldeko Donejakue Bideko aterpetxeen sarean sartuta dago eta, zabalik dagoen bitartean, Donejakue Bide Lagunen Elkarteak kudeatzen du. Kostaldeko gainerako aterpetxeak lez, gurea ere txikia da, baina gehienetan nahikoa da bisitatzen gaituzten erromesak hartzeko, gero eta gehiago diren arren Santiagora joateko iparraldeko bidea aukeratzen duten erromesak.

Izan ere, hauxe ei zen lehenengoko erromesek aukeratu ohi zuten bidea Santiagora joateko, nahiz eta gaur egun ezagunagoa bihurtu den Frantziakoa. Asko egin da kostaldeko bideari zor zaion garrantzia itzultzeko, eta gure aterpetxea da horren lekuko. Merezi du, gainera, ze bideak lotzen dituen gainerako herriek lez, Markina-Xemeinek ere asko du erakutsi eta eskaintzeko.