Albisteak

 
2011ko apirilaren 13an, Bizkaiko Elikagaien Bankuari Udalbatzar osoaren elkartasuna adieraztea eta 2.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki da Alkate dekretuz. Izan ere, joan den apirilaren 11an jasandako sutearen ondorioz euron beharra egiteko darabiltzaten pabiloia erabat suntsituta gelditu zen. Asko ez izan arren, egiten duten beharra eskertu eta behar hori egiten jarraitzeko laguntzatxoa eman nahi izan die Udalak.