Albisteak

 
2011ko inauterietako antzar jokoa antolatzeko zenbat eta zeintzuk zaldi-gaineko egongo diren jakitea komeni zaio Udal Kultura Batzordeari jokoa antolatzen hasteko. Hori dela-eta, interesatuta egon daitezkeenei zuzendu zaie ohar baten bidez, datorren otsailaren 15erako izena emateko eskatzen. Non: Udaletxeko harrera lekuan bertan, jendaurreko ordutegian, telefonoz (946 167 454) edo e-mailez ( udala@markina-xemein). Parte hartzeko bete beharreko baldintzak, hauexek dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta zaldia norberak ipintzea.