Turismo

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Eskualdea: Lea-Artibai

Udalerriaren mugak:
Iparrean: Amoroto eta Berriatua
Ekialdean: Mutriku, Mendaro eta Elgoibar (Gipuzkoa)
Hegoaldean: Etxebarria, Mallabia eta Berriz
Mendebaldean: Aulesti eta Munitibar

Barruti judiziala: Gernika-Lumo

Hedadura: 63,6 km2 (INE, Nomenclator, 1996)

Populazioa: 4.777 biztanle (2004)

Dentsitatea: 75,11 biz./km2

OROGRAFIA

Udalerriko erliebea altuera absoluto gutxikoa da, gorengo tontorrak 1026m. dituelarik Oiz monosinclinalaren gailurrean, lurraldearen hegoaldean. Halere, nahiz eta altura handiak izan ez, erliebea gorabeheratsua da, 200 eta 800metrodun tontor ugarirekin: Urregarai (697m.), Kalamua edo Max (767m.), Urko (791m.), Akarregi (438m.), eta Zapola (551m.), besteak beste. 200m. baino gutxiago dituzten lurrak haranekin bat datoz, hauek oso sakonak baitira errekek eta ibaiek egin duten higadura lanagatik. Ibaiek desnibel handia libratu behar dute km. gutxitan itsasorarte.

GEOMORFOLOGIA

Markina-Xemeingo egitura geomorfologikoak Bizkaiak dituen 2 unitate garrantzitsuenetarik hartzen du parte: Oizko Sinklinorioa hegoaldean, eta Bizkaiako Iparreko Antiklinala itsasertzean.

LITOLOGIA

Udalerriko hegoaldea, bat datorrena Oiz mendiaren ipar isurialdearekin, silize askodun eozenoko harearriz osaturik dago (era tertziarioa). Iparrerantz, eozenoak behe kretazikoarekin (bigarren era) bat egiten du Santa Eufemia, Bedartzandi eta Zapola mendi karstikoetan (kararria). Laugarren erako higakin metaketak, ibaien ibliguetara murrizten dira.

HIDROGRAFIA

Udalerriko ibaien eraketa Artibaik eta Urkok osatzen dute Markina-Xemeingo hiriguneko Arretxinaga auzoan bat egin arte. Hemendik aurrera Artibai izango da arro bakarra. Ibaiaren ibilgua laburra da, emari askorekin urtean zehar, nahiz eta udaran erdirarte agortzea ere sarritan gertatzen den. Kasu bietan, Urkok eta Artibaik udalerriko paisaia eratu dute bai erliebea aldatuz eta bai gizakiaren populamendua zuzenduz.

Urko-Artibai arroak 103,5 km2ko azalera du, Etxebarria, Markina-Xemein, Berriatua eta Ondarroako udalerrien artean.

EDAFOLOGIA

Markina-Xemeingo lurrak helduak dira, aldeko ur balanze batekin, hau da, prezipitazioak gehiago dira lurrunketaren bidez galtzen den ura baino. Inguru epelean kokatuta izateak, latitudez, materia organiko maila ona izatea ahalbidetzen du, humus askorekin, nahiz eta asko garbituta egon eta ondorioz, azidifikatuta (lur hotzak).

KLIMA

Udalerria eremu epel ozeaniarrean kokatuta dago, eta eragiten dion dinamika atmosferikoak ondorengo faktoreek baldintzatzen dute: latitude epelean egoteak, itsasoaren hurbiltasunak, eta eskualdeko erliebearen norabideak. Klima euritsu epel bat du, bustia urtaro guztietan, eta urteko prezipitazioak 1500mm ingurukoak ditu. Urteko batazbesteko tenperaturak 12ºC inguruan dabiltza. Hilabete beroenaren batazbesteko tenperatura ez da 22ºCtik igoten, eta urteko zabalera termikoa leuna da. Elurteak oso gutxitan ematen dira eta gehienetan urtarrilan eta otsailan gertatzen dira, iparreko eta iparekialdeko dinamiken ondorioz. Izozteak gehienetan adbektiboak dira, eta neguan, udaberrian eta udazkenean ugari izaten dira. Izozteen ondorio bat eukalipto oso gutxi erabiltzea da, birlandaketetan.

Climograma

LURZORUAREN ERABILERA

Udalerriko azalera, nekazal erabilera argi batetik XX. mendearen erdian basogintzako jarduera garrantzitsua izatera pasatu zen mende amaierarako. Paisaia asko aldatu zen: soro eta frutarbola ugarietatik batez ere herri, auzo eta baserri inguruetan, zelai, industria eta egoitza erabiletara. Era berean, ordezkapen bat izan da ere lehengo zelai, kararrizko inguruetan artadi eta karraska ugarietan, birlandatutako koniferen alde. Azkenik, atlantiar hosto zabalak (pagoa, lizarra, haritza, urkia, etabar), asko gutxituta zeudenak XX. mendearen erdirako, gutxitzen joan dira etengabe , erreka ondoetako inguruetara murriztuz.

Lurzoruaren erabileraren banaketa (Ha) (1996)

DEMOGRAFIA

Legezko populazioaren bilakaera Markina-Xemeinen (1900-2004)
Iturria: Eustat

1900:3882
1910:3780
1920:3853
1930:3919
1940:4318
1950:4479
1960:4740*
1970:4821**
1980:5004
1991:4896
2001:4708
2004:4777

*  1952an  Markinako hiribildua eta Xemeingo elizatea batzen dira.
** 1969an Bolibar-Ziortza anexionatzen da.

Jaiotza Tasa (2003): Mileko 10,94
Heriotza Tasa (2003): Mileko 9,05
Hazkuntza naturala (2003): -9
Migrazio saldoa (2003): 48

UDALERRIKO EGITURA EKONOMIKOA

Biztanleria aktiboa, jarduera-adarren arabera
Iturria: Eustat (2001)

Nekazaritza: %5,68
Industria: %43,30
Eraikuntza: %7,46
Zerbitzuak: %43,56

BIZTANLERIA JARDUERAREKIKO ERLAZIOAREN ARABERA (2001)
ITURRIA: EUSTAT

Aktibo okupatuak: %42,96
Langabeak: %2,27
Ezaktiboak: %54,77

Markina-Xemeingo biztanleko BPGa. (2000)
Iturria: Eustat

15.472€/biztanleko

MARKINA-XEMEINGO BALIO ERANTSIAREN EGITURA (2000)
ITURRIA: EUSTAT

Lehen sektorea: %4,45
Industria: %30,67
Eraikuntza: %18,61
Zerbitzuak: % 46,26