Noticias

 
Irakurleen Txokoa eta Areto Literario egitasmoak uztartuz, Txori batek esanda dakit izeneko dinamika jarri du abian, aste honetan, Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak

Bibliotekako arduradunak HITZAri adierazitakoaren arabera, edonork parte hartzeko moduko ekimena da eta "alde batetik irakasleak tutoretza saio baten gaia jorratuko dute, eurak egokien ikusten duen moduan, ume eta gazteak gaiaren oinarrizko ezagutzaren bat izateko; bestetik, irakurle txoko eta areto literario lotzen dituen saio bat eskeiniko die bibliotekak, eta azkenik, ikasleak berak bere kabuz edo familiaren laguntzagaz gaia gehiago jorratzeko baliabideak emango diogu".

+ informazioa (gaurko HITZAn)