Noticias

 
Uztailaren19an, ETBko KantuGiro saioa egingo da Markina-Xemeinen.

Zuriñe Hidalgo "Hesian" taldeko abeslariak gidatuko duen saioa da KantuGiro, uda guztian zehar herriz herri ibiliko dena jaiak eta kantua uztartuz.

Kantaldi-karaokea uztailaren 19an egingo da, 17:00etatik 20:00etara. Karaoke hau osatzeko adin guztietako herritarren parte hartzea beharko litzateke.

Banaka ala binaka hartu daiteke parte eta izen emateak aurrez egin behar dira:

- kantugiro@eitb.eus helbidean
- 626181 417 telefonora deituz edo WhatsApp bidez

Irabazleentzat sari apartak egongo dira.