Noticias

 
Martxoaren 19tik (Urepel) martxan da hemeretzigarren KORRIKA eta 23an, astelehena, gaueko 22:30ak aldera sartuko da gure herrian. Nahi duzu jakin nondik nora sartu eta aterako den eta zeinek zein kilometro zatitan eramango duen lekukoa Markina-Xemeinen? Hara:

Markina-Xemeingo ibilbidea eta kilometro banaketa (Pdf 18KB)

Beste alde batetik, Markina-Xemeingo Udalak KORRIKAko kilometroa herritarrekin elkarbanatu nahi du, eta lekukoa eramateko aukera eman herritar orori, izena ematen dutenen artean zotz eginda.

Zozketan parte hartu nahi? Bada, emon izena komunikazioa@markina-xemein.com helbidean edo 946 167 454 telefonora deituta, martxoaren 16tik 20ra bitartean.

Jaitsi kartela (Jpge 113KB)