Noticias

 
Lea-Artibaiko bost gazte Marokora joatekoak dira apirilaren amaieran, bizikleta lasterketa ospetsu batean parte hartzera. Esku hutsik ez dute joan nahi, ordea, eta hara doazela aprobetxatuz, bertako ume behartsuei laguntza eramatea nahi dute. Besteak beste, 6.000 euro eraman nahi dute botikatan eta arropetan.

Horiek gastuei aurre egin ahal izateko, hainbat ekintza antolatu dute eta hainbaten babesa eskuratu ere bai. Halaber, BASAMORTURA ESKUZABAL izenaz bataiatu duten proiektua diruz laguntzea ere eskatu diete Lea-Artibaiko udalei eta, truke, prest daude Marokotik bueltan bideo emanaldi edo hitzalditxoa emateko herrian, gauzak ondo bidean Alex Txikon mendizale ospetsua ere eurekin joatekoa baita.

Markina-Xemeingo Udalak ere lagunduko du ekimena, eta botiken kostuaren zati bat bere gain hartuko du.