Noticias

 
Azaroaren 29an, zapatua, eguerdiko 12:00etan, Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia ospatuko da Markina-Xemeingo udaletxean.

Hona hemen egitaraua:

  • Xabier Kintana idazkariak ekitaldiaren nondik norakoa azalduko du.
  • Juan Jose Txurruka Markina-Xemeingo alkatearen ongietorria.
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra.
  • Jabier Kaltzakortaren sarrera-hitzaldia: Ahozko literatura hizpide.
  • Adolfo Arejita euskaltzainaren erantzuna.
  • Euskaltzain berriaren domina eta diploma ematea.