Noticias

 

El Ayuntamiento, en sesión plenaria ordinaria celebrada el 2 de octubre, acordó emitir una nota de denuncia por los desperfectos ocasionados durante el fin de semana de San Miguel en las huertas públicas y en diverso material de la txosna de fiestas de Arretxinaga. La nota dice así: 

"Pasa den asteburuan, Arretxinagako jaietan, baten batzuk Barroetako ortu publikoetara joan eta bertako ortuariak eta materiala puskatu eta bide erdira botata utzi dituzte. Bestalde, San Migeletako txosnan erabilitako materiala ere apurtu eta plaza erdian botata utzi dute.

Udalak ezin du ulertu holako jolasteko edo dibertitzeko modurik. Izan ere, zer du dibertigarritik hainbeste ordu eta esfortzu eskatzen duten ortuariak apurtu eta ezertarako ez direla uzteak? Eta auzo batek eta bertako jai batzordeak diru-iturri duen txosnako makinak apurtzeak?

Bai ortu publikoak zein auzoetako jaiak herritarrek parte hartzen duten eremuak dira. Udalak defendatzen duen parte hartzearen eredu, hain zuzen ere, eta horrexegatik ozen salatu nahi ditu udal honek mota honetako jarrerak.

Komeniko zen horretan ibili direnak hurrengo bi biderrez pentsatzea zertan ari diren!"