Noticias

 

Markina-Xemeingo Udalak aurreko urteetan Lea-Artibai Euskararik hasitako bideari jarraitu nahi izan dio eta Ahotsak ekimenarekin hitzarmena sinatu du bertako edadeko hiztunei grabazioak egiteko. Aurreko urte bietan bezala, Ahotsak elkarteko teknikariek hainbat grabazio egingo dizkiete edadeko hiztunei, bertako hizkuntza jasotzeko asmoz. Orain arte egindako grabazioak webgunean eskegitzen ari dira. Lan handia dago oraindik, grabazioak transkribatu eta sailkatu behar direlako; eta lan horretan, herritarren inplikazioa behar du Udalak. Hain zuzen ere, egindako grabazioak transkribatzeko herritarren laguntza eskatu nahi du Euskara Zerbitzuak, hiztunen senideak direla edo euren laguntza eman nahi dutela.

Gainera, hztunak identifikatzeko ere laguntza behar da. Hain zuzen ere, edadeko pertsonak behar dira, ahal dela bertakoak ta bertan bizi izandakoak, eta kontulari onak.

Interesa edo datuak emateko: euskara@markina-xemein.com helbideara idatzita edo 946167454 telefonora deituta (martitzen eta eguenetan).

Ekainean Ahotsak elkarteko teknikari bat etorriko da transkripzioak egiteko irizpideak eta teknika azaltzera nahi duenari.

Info + http://www.ahotsak.com/markina_xemein/