Noticias

 

Dagoeneko errenta aitorpena egiteko garaia heldu da, eta Markina-Xemeingo Udaleko Euskara Zerbitzuak, Lekeitioko eta Ondarroako udalekin lankidetzan, herritarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten animatu nahi ditu.

Izan ere, errealitateak erakusten digu urteetan nagusitu diren joerek eraginda, euskaldunok erdaraz egin ohi ditugula tramite asko eta asko, diru-kontuak badira, are gehiago. Herritarrek euskararen erabileran aurrera pausuak ematea da helburua, arlo honetan batez be.

Herritarrak animatzeko lanean, gainera, Udalak errenta aitorpena euskaraz egitearen garrantzia eta egiteko bideak jasotzen dituen esku-orri bat kaleratuko du.

Jaitsi esku-orria (PDF 228KB)