Agenda

 
Abuztuaren 3an, domeka, Aingeru Guardakoaren omenezko jaiak Santutxun.

09:30etan: mendi martxa, Markina-Xemeindik hasita. Zelaitik irtenda, herri basotik zehar, 11:00ak aldera Santutxura heltzeko.

11:00etan: ibilgailu historikoen eta urretx makilen erakusketa:
   Ibilgailu historikoak: Geep, GMC, Land Rover...
   Ondoren, mendi martxan eta ibilgailu historikoen eta urretx makilen erakusketan parte hartu dutenentzako kopaua pagopean.

11:00etan: Meza, Santutxuko ermitan.

13:00etan: antzinako lanabesen berreskuratzea, "arpana"rekin erakusketa. Zerrategia muntatuko da antzinako erara.

16:30etan: briska txapelketa.

18:00etan: bolo txapelketa.