Alkatearen agurra

Presidente Busturialdeko MankomunitateaAdiskide-lagun horri, agur t'erdi!

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetatik eratorritako udal-talde barria eratu dogu eta lanean hasiak gara honezkero. Gure lehentasuna hauteskunde programan jasotako hamar puntuak aurrera ataratzea izango da, Plan Orokorra egitea eta honekin batera Markina-Xemein eta Etxebarria arteko saihesbidearen proiektua aurrera eramatea. Industria proiektuak herrira erakarri, landa garapena bultzatu, herriko denden jarduera babestu eta herriko kultur-jardueren aldeko apostua egin, ume eta gazteen premiei erantzunez. Horrekin batera, adineko herritarren zahartze aktiboa sustatu, herritar denon ongizatea kontutan hartuz eta herri erakargarria bilatu turismo planaren bidez.

Udalaren eta herritarren arteko harremana eta komunikazioa erraztea da udal gobernua osatzen dugunon helburuetako bat, eta Udalaren webgunea da horretarako bideetako bat. Markina- Xemeingo Udalaren webgune honetatik emongo deutsuegu Udaletik abiarazten doguzan egitasmoen barri, baita herrian gertatzen danaren barri be, ahaztu barik Udalarekin harremanetan jartzeko edota tramiteak bideratzeko tresna ere badala gune hau. Baina atari hau ez da soilik herritarrentzat; webgune honetara iritsi zareten bisitari guztiok Markina-Xemein ezagutzera gonbidatzen zaituztet. Ongi-etorriak izango zarete.

Ohore bat da, eta baita erantzunkizun handia ere, markina-xemeindar danon alkate izatea eta herri hau hobetzeko lan egingo dut.

Luis Egurrola
Markina-Xemeingo Alkatea

Kontaktua

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea betetzeko, jakinarazten dizugu zure datuak BiscayTIK erabiltzaileen administrazio fitxategian sartuko direla eta horren arduraduna Markina-Xemeingo Udala dela.

Jasotako datuak sistemaren erabiltzaileak kudeatzeko beharrezkoak dira. Halaber, datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horien aurka egiteko eskubidea izango duzu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu Markina-Xemeingo Udala. Bidali NANaren edo nortasun-agiri baliokide baten kopia ere.